Hezkuntza proiektuaren sarrera

Vitoria-Gasteizko SAN VIATOR lKASTETXEA SAN VIATORREN KLERIKOEN KONGREGAZIOAK gizatteari ume eta gazteen osabetezko hezkuntzarako tresna gisa eskaintzen dion kristau hezkuntzarako Ikastetxea da, honako hauek aintzat hartzen dituena: 

  • aipatutako Kongregazio erlijiosoaren zeregina;
  • Elizaren jarraibideak;
  • Estatu eta Autonomia Erkidegoaren hezkuntza jarraibideak;
  • San Viatortarren heziketa tradizioa;
  • humanismo kristauaren eskakizun antropologiko eta pedagogikoak.

San Viator Ikastetxeak, honako Hezkuntza Proiektu honen bidez, bake, lankidetza eta elkartasunerako heziketa bere jardueraren ildo nagusitzat hartzen du.

Hezkuntza Proiektu hau garatuz ikasleek gizarteak eskatzen duen besteko kultur maila lortzeko asmoaz gain, dimentsio erlijioso eta kristauaren garapena ere bilatzen du; ondorioz, pertsonaren kontzepzio kristauaren araberako ikaslearen nortasunaren garapen osoa lortu nahi da.

Hezkuntza asmo hauek lortzeko San Viator Ikastetxeko Komunitatea Ikastetxearen egituraketa demokratikotik abiatzen da, berau osatzen duten pertsona guztiak honako He?-kuntza Proiektu honen ildoeijarraiki lan egiteko konpromisoa hartu baitute.

Euskal kultura eta Euskara bera ere errespetatu eta sustatu behar ditugu gure herriaren nortasunaren ikur baitira.

Uste dugu ELKARTASUNA, ERANIZUKIZUNA, SORMENA ETA ASKATASUNA landu behar ditugun baloreak direla hezkuntzari buruzko gure kristau ikuspegiarekin bat ez datozen helburuak dituen gizartea aldatu ahal izateko.

Gure Ikastetxea legeak ezarritako mugen barruan kokatutako autonomia pedagogikoaz arituko da, gure Hezkuntza Elkarteko estamentu guztietan balore izpiritualak, sozialak eta humanoak sustatuz.