
Dagoeneko hiru urte pasa dira proiektuarekin hasi ginenetik eta hau laugarrena izango da. Lehenengo urtean 1.DBH-ko talde batekin abiatu ginen eta bigarrenean 3 taldetara orokortu genuen. Bigarren urtean 2. mailakoekin hizkuntza guztietan trebezi bat lantzen egon ginen eta ondorioak ezin hobeak izan ziren.
Beraz horri jarraituz, iaz DBH 1. mailako ikasleekin Pasaportea eta Biografiako motibazio atazak landu genituen, dossierrari ere hasiera emango zitzaion. Bigarren DBH-koekin berriz Biografiako deskriptoreak landuko genituen. Horretarako iaz Berritzeguneko laguntzarekin sortutako materialak erabili ziren, hauek hizkuntza guztietan gehi Social Science gaian jarraitu zituzten.
3. Mailakoekin berriz orain hiru urte betetako datuak berrikusi ziren eta egon ziren aldaketak apuntatu. Deskriptoreak ere sakondu ziren, oraingoan iaz erabilitako trebezi ezberdinekin.
08/09 ikasturterako ondorengo helburu hauek ditugu:
Portfolioa hobeto ezagutzea
Portfolioaren bidez hizkuntzen arteko koordinazioa bultzatzea.
HPE hizkuntzen irakaskuntza aldatzeko bultzatzaile izatea.
Ikasleek portfolioa autoebaluaziorako erabiltzea.
HPE autoebaluaziorako eta koebaluaziorako tresna bezala erabiltzea.
Beste 90 ikasle sartzea (guztira 300 ikasle)
Aurreko helburuak lortzeko datorren urteko lan plana honako hau da:
Lan taldea berria sortzea hizkuntz ezberdinen irakaslez osatuta. Iaz talde bateko hizkuntz irakasleak ziren, aurten berriz lau taldetako hizkuntz irakasleak.
Lan talde honek urte batzuetarako egitasmoa osatuko du.
DBH 1. mailan (hiru geletan) biografia atala (bakarrik motibazio ekintzak), pasaportea eta dossierra landuko da, horretarako gure karpeta bereziak sortuko ditugu.
Arbela Digitalean JCLIC progamarekin sortutako materiala landuko da urtean zehar.
Hizkuntz irakasle taldeak jarduerak aukeratu edota disenatuko dituzte 5 hizkuntz ezberdinetan (euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa eta alemana), hizkuntza bakoitzak trebezi ezberdin bat, ikasleek trebezi guztiak ezagutuko lituzkete baina irakasle bakoitza bat bakarrik prestatuko luke.
3. mailakoek, 1. mailan betetako pasaportea eta biografia, datu berriekin betko dituzte, adb: esperientziak, tituluak, bidaiak...
Jarduera hauek gelan abian jarriko dira.
Kurtso bukaeran esperientzia baloratuko dute.
Ikasturtea amaitu eta HPE ikasgeletan esperimentatu ondoren txostena idatziko du.
Plan guztia aurrera eramateko klaseko grabaketak ezinbestekoak dira. Mintzamenak lantzerakoan, zuzentzeko modua grabazioen bidez da. Beraz urtez urte grabatzeko kamara berri bat behar dugu, dagoeneko 210 ikasle grabatu behar dira gela ezberdinetan eta hurrengo urteotan 90 ikasle berri sartzeko asmoa dugu proiektuetan.
Ekintza honetan, 1. mailako euskara irakasleek gehi 2. eta 3. mailako hizkuntz, Social Science eta Arts & Crafts irakasle guztiek hartuko dute parte, 4. mailan berriz, 4. C taldeko hizkuntz irakasleak bakarrik.
Euskara irakasleak, Ingeles irakasleak, Gaztelania irakasleak, Frantses irakasleak eta Aleman irakaslea talde bat osatuko dute. Mintegi buruak talde barruan daude eta espero dugu gero mintegi guztietara zabaltzea. Koordinatzaile berarekin jarraitzen dugu hiru urtez, honek proiektuari jarraipena ematen dio. Urtero bileretara joan izan da eta irakasle guztien koordinazioa egin du. Honek lan taldearen bilerak antolatuko ditu eta ekintzen jarraipena egingo du.
Irakasleek bilerak hilero izango dituzte. Batetik bestera klasean garatzeko ekintzak eramango dituzte. Hurrengo bilerara ekintzetatik ateratako ondorioak ekarri beharko dituzte eta hurrengo hilabeterako ekintzak eta aldaketak proposatu. Ekintza motak koordinatzaileak eramango ditu.
Hiru hilabetean behin koordinatzailea Euskal Herriko beste ikastetxeekin elkartuko da, alde batetik balorazioa egiten da eta bestetik ikastetxe bakoitzak landutako ekintzak aztertzen dira.
Kurtso bukaeran hiru ebaluaketa egiten dira, alde batetik Euskal Herriko talde guztiekin egiten duguna, bestetik ikastetxe barruan lan taldeak egiten duena gure barne memoriarako eta azkenik ikasleek egiten dutena. Guztiekin ondorioak ateratzen dira eta hurrengo urterako proposamenak egiten dira.
2009 © Colegio San Viator Ikastetxea
