
Eusko Jaurlaritzak Lehentasunezko ildo hauek proposatzen ditu Berrikuntzarako:
- Teknologia berriak hezkuntza-komunitateko kide guztien artean komunikazio-bide berriak
ezartzeko funtsezko motorra dira, ideien, helburuen eta interesen trukea egiteko. Gainera, horrela,
aberatsagoak dira elkarrizketa eta lankidetza, informazioa eskuratzeko gaitasuna garatzen da eta
informazioa nola erabili jakiten da, ezagutza sortzeko.
Hizkuntzak. Oinarrizko komunikazio-tresnak dira, eta haien bitartez sortzen da ezagutza. Hain zuzen
ere, hizkuntzak dira ezagutzaren oinarriak eta askotariko elkarbizitza-sistema baten funtsezko zatia.
Sistema horretan, hizkuntzak elkarren mende daude.
-Garapen iraunkorra, natura eta gizakien erritmoak gehiago errespetatuko dituen garapen-eredu
iraunkorrari buruzko hausnarketa eta lana egiteko.
Guzti hori kontutan hartuta San Viator ikastetxea Aulatic proiektua abian jarriko du 2009-2010 urtean.
Proiektuaren helburuak hauexek dira:
1.- Ikasle eta Irakasleak baliabide teknologikoen aukerekin esperimentatzea (arbela digitala, dokumentuen irakurketa, ordenagailu pertsonala ikasle bakoitzarentzat, edukin digitalak...)
2.- Hobekuntza bultzatzea irakasleen formakuntzaren bitartez eta ikerketa prozesu bat abian jartzea.
3.- Eredu didaktuko hoberenak ikertu, halaber testu liburuak on-line-eko materialekin.
4.- Dokumentu bat lantzea, eredu hoerenak agertzen direlarik, NETBOOK eta arbela digitalaren erabilerarekin. Eta irakasleentzat formazio planarekin.
5.- Hizkuntzak gairen bidez lantzea, Aukeratutako gaiak Arts and Crafts eta ingelesa daude.
IKT bultzatzaile taldea hiru irakaslez osatuta dago, hauek astean behi (astelehen lehen ordua) bilduko dira astean zehar landu beharrekoa prestatzeko eta aurreko astean egindakoa ebaluatzeko.
Testu liburu ezberdin erabiliko dute hauek aztertzeko eta horrez gain on-line dagoen material piloa.
Urtean zehar hiru aldiz Madrilera joango dira Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Pere Marques jaunarekin elkartzera eta formazioa jasotzera.
Horrez gain unibertsitate beratik ikastetxera etorriko dira beste hiru aldiz gure proiektua ikustera eta iradokizunak ematera.
Kurtso bukaeran dokumentu bat landuko da, bertan eredu hoberenak agertuko dira, testu liburuen ebaluazioa eta NETBOOK eta Arbela Digitalaren erabilera.
EKIPOAREN OSAERA ETA ANTOLAMENDUA
Talde nagusian hiru irakasle daude: Teknologia, Ingelesa eta Plastika irakasleak. Hauek Madrilera eta bertako bilerak egingo dituzte. Hiru geletan sartuko dira; DBH 1A, 1B eta 1Cn eta bi irakasgai IKT gela honetan izango dute, ikasle bakoitzak bere ordenagailua ekartzen duelarik.
Hiru irakasle hauek gero DBHko etapa guztira zabalduko dute eta horretarako hilabetean behin bileran azaldu beharko dituzte aurrerapenak.
Proiektuak hiru jarraipen mota izango ditu.
-Alde batetik klasean sartzen diren irakasleek astero egingo dute jarraipena eta dokumentu batean isladatu.
- Bestetik kurtsoan zehar 5 aldiz UABko Pere Marqués edo bere taldeak jarraipen zehatza egingo dio eta ondorioak dokumentu berean idatziko dira.
-Azkenik kurtso bukaeran dokumentua burutuko da eta bertan ondorio guztiak idatziko dira eta irakasleontzat formazio plana.
2009 © Colegio San Viator Ikastetxea
