
Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumaren Dekretuaren XEDAPEN OROKORRETAN honako aipamenak egiten dira:
"Gizartearen errealitate soziolinguistiko eta soziokulturalarekin bat egiteko, testuinguru eleanitz bati erantzungo dion markoa sortu nahi da; hala, ikasleOinarrizko Hezkuntzarako Curriculumaren Dekretuarn XEDAPEN OROKORRETAN honako aipamenak egiten dira:
"Gizartearen errealitate soziolingüístiko eta soziokulturalarekin bat egiteko, testuinguru eleanitz bati etantzungo dion markoa sortu nahi da; hala, ikasleek bi hizkuntza ofizialak eta atzerri-hizkuntza bat edo bi behar bezala ikas ditzaten da azken xedea. Ebaluazioetan izandako emaitzei eta ingurunearen ezaugarri sozio-lingustikoei erreparatuta, ikastetxeek aukera dute hizkuntza bakoitzaren erabilera-esparrua handitzeko.(...)
Ikastetxeek beren proiektuetan erabakitako lekua izango dute atzerri-hizkuntzek, (...).
(...) dekretu honek ez ditu curriculumaren alderdi guztiak zehazten;aitzitik, berariaz bultzatzen du ikastetxeek beren gain har dezaten, arduraz, hezkuntza-komunitate bakoitzean aplikatuko den curriculuma zehazteko lana. Horrez gainera, talde-lanaren aldeko aldarria egiten du, eta orokortu egin nahi ditu euskal hezkuntza-sisteman azken urteotan landu diren jardunbide egokiak."
Planteamendu hauekin bat eginez eta azpaldidanik (12 urte) abian jarritako Ingeledaren Sarrera Goiztiarra eta CIMeko programan parte hartzen dugularik (hau da atzerriko hizkuntza edukien bidez garatzea), gure ikastetxeak 2. zikloan Arte Hezkuntzako 3. eta 4. eduki multzoak Atzerriko Hizkuntzan garatzea erabaki du, eta honela jasotzen da Urteko Planean bertako FORMAKUNTZA eta IHARDUEREN programazioan.
Proiektu hau planteatzerakoan Hizkuntzen arloan eta Arte Hezkuntzako Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculum-aren Dekretuan oinarritzen gara.
Bertako sarreretan honelako aipamenak azpimarratuko genituzke:
Arte Hezkuntza:
"Hortaz, artearen alorra transdiziplinarietaterako, curriculumeko beste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen du. Halaber, besteen begiradetara, mundua sentitzeko beste mosu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Modu horiek agerian izan dira eta agerian geratzen dira musika-kulturaren eta ikusizko kulturaren produktuetan".
"Arte Hezkuntzak esperimentazioari eta praktikari tarte zabala utziko dioten metodologia-proposamenak irakatsi behar ditu, eta arte-hizkuntzen baliabide teknikoak eta adierazpen baliabideak erabili. Proposamen horiek prozesu erreflexiboak jaso eta garatuko dituzten planteamenduetatik aztertu behar dira; besteak beste, plateamendu hauetatik:
- Ikasleak ideiak formulatzera eta hainbat motatako gaitasunak eta ikasitako ezaguerak egoera berrietan erabiltzera bultzatuko dituzten proiektuak proposatzea. Eguneroko bizitzako gaiak, arte-gai jakinak edo beste alorretako edukiekin lotutako gaiak abiapuntu hartuta sor daitezke proiektuak. Bestalde, diziplin arteko proposamenak sortzeko aukera ematen du.
-Edukiekin lotutako irudien, abestien eta pieza instrumentalen bilduma zabal eta aberatsa sistematikoki erabiltzea, bai eta gogoetarako eta eztabaidetarako bidea emango duten testuak eta beste mota bateko dokumentuak ere."
Hizkuntzak:
"Baina hizkuntzak irakastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei soilik: eskola osoa dago inplikatuta prozesu horretan. beraz, arlo guztietako irakasleek lagundu behar dute talde-lan horretan, eta bide hori jorratuz bermatu ikasleak gai direla zentzuz ulertzeko eta taxuz adierazteko jakintzaren edozein arlo. Halaber, ahal dela elkarrizketaren bidez eraikiko da jakintza, eta garatuko dira ezagutza -eta hizkuntza-trebetasun nagusiak."
"Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko, ildo hauei (beste batzuren artean) jarraitu behar zaie:
- Hizkuntzan irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du, hau da, hizkuntzak gizartean erabiliz ikasten dira, eta komunikatzeko behar pragmatikoek bideratzen eta errazten dute kodeaz jabetzea.
- Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian, hau da, gelak izan behar du komunikatzeko gune pribilegiatua, ikasleak denetariko jarduera komunikatibotan parte har dezan.
Ildo horretatik, ezinbestekoa da komunikazio-proiektu esanguratsuei jarraituz ikasteko metodologia bat ezartzea, hainbat mota eta generotako testua izatea komunikazio-unitate nagusia, sekuentzia didaktikotan ikasiz komunikazio zehatza lortzea, eta lehentasuna ematea prozedurazko edukiei, "egiten jakiteari", eta ez adierazpen hutsezko jakintzari."
Oinarrizko gaitasunak eskuratzeko arlo hauek egindako ekarpenak:
- Arte hezkuntzatik: Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna garatzeko atalean aipamen hau egiten du:
Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo musika-ekoizpenen azterketak eta sorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko aukera ematen du. Arte-hezkuntzak gaitasun hori garatzen laguntzen du, alderdi hauen bitartez: sortzen diren komunikazio-trukeen aberastasuna, trukeak arautzen dituzten arauen erabilera, garatzen diren prozesuen azalpena eta alorrak ematen duen berariazko lexikoa. Alde horretatik, kontuan hartu behar da gaur egungo musika-ekoizpenaren zati handi batek, artearen zati handi batek eta inguruneko produktu estetiko gehienek (publizitateak, bideojokoek, mota guztietako irudiek) testuak izaten dituztela." (...)
Halaber, lan-prozesuen deskribapenean, emandako abazpenen arrazoiketan eta artelanen balorazioan eta garatzen da gaitasun hori."
- Hizkuntzetatik Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko atalean aipamen hau egiten du:
"Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute, tresna pribilegiatuak baitira komunikatzeko, mundua irudikatzeko, gizartean txertatzeko, sentimenduak adierazteko eta sormena sustatzeko, are gehiago hizkuntzak ikuspegi instrumentaletik irakasten badira, curriculumaren proposamen honetan bezala.
(...) Hizkuntza-irakasgaien ekarpenak balio erantsia izango du, baldin eta literaturaren adierazpen horiek lotzen badira artearen beste adierazpen batzuekin, hala nola musika, pintura edo zinemarekin."
Helburuetan zera aipatzen du:
"8. Taldeko arte -jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat artzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonal izateko."
Atzerriko Hizkuntza
"7. Atzerriko hizkuntza erabiltzea beste errealitate eta kultura batzuk deskubritzeko, eta ulermenezko, errezpetuzko eta laguntzazko jarrera baikorrak erakustea haiekiko."
IRAKASLEEKIKO HELBURUAK
-Formakuntza jasotzea bide desberdinetatik, gelako programazioa zein sekuentzia didaktikoak berriztatzeko asmoz.
- Koordinazioa sustatzea, curriculum berriaren ezagutza barneratuz, ildo metodologiko amankomuna izateko.
IKASLEEKIKO HELBURUAK
- Arte Hezkuntzarako dekretuan azaltzen diren helburuak garatzea, kontutan harturik 2. zikloko ebaluazio irizpideak eta adierazleak.
- Atzerriko hizkountzaren komunikaziorako konpetentzia garattzea, Arte Hezkuntzaren edukien bidez testuinguru desberdinetan erabiltzeko.ek bi hizkuntza ofizialak eta atzerri-hizkuntza bat edo bi behar bezala ikas ditzaten da azken xedea. Ebaluazioetan izandako emaitzei eta ingurunearen ezaugarri sozio-lingustikoei erreparatuta, ikastetxeek aukera dute hizkuntza bakoitzaren erabilera-esparrua handitzeko.(...)
Ikastetxeek beren proiektuetan erabakitako lekua izango dute atzerri-hizkuntzek, (...).
(...) dekretu honek ez ditu curriculumaren alderdi guztiak zehazten;aitzitik, berariaz bultzatzen du ikastetxeek beren gain har dezaten, arduraz, hezkuntza-komunitate bakoitzean aplikatuko den curriculuma zehazteko lana. Horrez gainera, talde-lanaren aldeko aldarria egiten du, eta orokortu egin nahi ditu euskal hezkuntza-sisteman azken urteotan landu diren jardunbide egokiak."
Planteamendu hauekin bat eginez eta azpaldidanik (12 urte) abian jarritako Ingeledaren Sarrera Goiztiarra eta CIMeko programan parte hartzen dugularik (hau da atzerriko hizkuntza edukien bidez garatzea), gure ikastetxeak 2. zikloan Arte Hezkuntzako 3. eta 4. eduki multzoak Atzerriko Hizkuntzan garatzea erabaki du, eta honela jasotzen da Urteko Planean bertako FORMAKUNTZA eta IHARDUEREN programazioan.
Proiektu hau planteatzerakoan Hizkuntzen arloan eta Arte Hezkuntzako Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculum-aren Dekretuan oinarritzen gara
Proiektua aurrera eramateko, 2 eremutan plateatzen ditugu gure ekintzak:
- IRAKASLEEKIKO
. Formakuntzan parte hartu (Garatu, CIM, Ikastaroak...)
. Arabako Berritzegunetan antolatuko den mintegian parte hartu.
. Mintegian parte hartzen duen irakaslean astero beste irakaleak formatu.
. Eskura ditugun beste erakundeekin harremanetan izan (Artium, KREA,...) bertako baliabideak proiektuan txertatu ahal izateko.
. Ikastetxeko arte hezkuntza ematen duten beste irakasleekin hiruhilabetean behin koordinatu curriculum berria barneratzeko eta amankomuneko ildoa jarraitzeko.
. Ikasturte amaieran proiektuaren balorapena egin eta hurrengo ikasturterako egokitzapenak eta jarraipena proposatu.
-IKASLEEKIKO
. 2.zikloko Arte Hezkuntzako 3. eta 4. eduki multzoetatik hainbat proposamen didaktiko garatu.
. Hiruhilabete bakoitzean proiektu bana landu geletan.
EKIPOAREN OSAERA ETA ANTOLAMENDUA
Ekipoa 6 irakalez osatuta izango da.
Ingeleseko arduraduna astero mintegira joango da eta ingeleseko bileretan (astero), mintegian landukaoa zabalduko du.
Astero klasera eramango dute landutakoa eta bileretan aztertu egingo da.
-Hasierako ebaluaketa:
. Aurreko ikasturteetan plastika arloan egindako programazioaren hausnarketa.
. Proiektuaren planifikazioa, kontutan hartuta orain arte egindakoa.
. Ikasleen prestatasuna proiektuekiko.
2009 © Colegio San Viator Ikastetxea
